Siirry suoraan sisältöön
Bagdadeko ipuinak
Tallenna

Bagdadeko ipuinak

Nola aldaraz diezaguke bizitza gerra baten hasierak? Eta gure herrialdea okupatuko balute? Zer egingo lukete Simbadek, Ali Babak edo Aladinok gaur egungo Iraken? Aurkezten dizkizuegun narrazioak Mila gau eta bat gehiago liburuarekin lotutako ipuin ospetsu horietan oinarritu dira. Protagonista guztiek helburu berak dituzte: ikasteko, maitatzeko eta ongi pasatzeko gogoa. Hala ere, harrapatzen dituen errealitatea, hots, indarkeria, miseria eta beldurra dituzte kontra.

Aurkitu dutenarekin konformatzen ez diren pertsonaiak dira; aurrera egiteko borrokatzen dute. Mila gau eta bat gehiago liburuko kontakizunetan bezala, ipuin hauen xede nagusia, hitza eta arrazoia basakeriaren eta gerraren kontrako armarik onenak direla frogatzea da. Errealitatea eta fantasia batera daude, galdutako itxaropenak, petrolio-hobien azpian lurperatutako ilusioak, orain baketsua nahi duten neska-mutilen begiradak berreskuratzeko.

Kirjailija
Glòria Arimon
ISBN
9788415340430
Kieli
Basque
Paino
177 grammaa
Julkaisupäivä
1.12.2023
Kustantaja
Marge Books
Sivumäärä
162