Gå direkt till innehållet
  1. Böcker
  2. Barn & ungdom

Joan, Joana

Författare:
baskiska
94 kr
Lägsta pris på PriceRunner

Joana jaio zenean, Joan zela uste zuten denek, eta hala inskribatu zuten.Joanaren ikastetxean futbol txapelketa bat egitekotan dira, eta badirudi zirraragarria izango dela, baina ez golengatik bakarrik. Joanak neska talde bat antolatzen du, baina ikastetxeko zuzendaritzak mutiltzat du bera, Joanak neska sentitzen dela behin eta berriz errepikatzen badu ere.«Jolas ordutik itzuli ginenean, egundoko istilua zegoen iragarki taularen inguruan. Nire ikasgelako mutilak, 6. A-koak, kortxoaren aurrean pilatuta zeuden, zalapartaka. Batzuek eskuak burura eramaten zituzten, irakurtzen ari zirena sinetsi ezinik. Beste batzuk barrez lehertu beharrean ari ziren, baina urduritasunagatik zen. Gehienak, hala ere, serio-serio zeuden. Seguru asko, ezer ez zutelako ulertzen. »Ni metro batzuk atzerago nengoen, eszenari begira, ni izan bainintzen orri hura ipini zuena eskolako iragarki taularen kortxoan. Ni nintzen han sortu zen iskanbila itzelaren arduraduna.»

Författare
Francisco Castro
Översättare
Mitxel Murua
ISBN
9788498688238
Språk
baskiska
Utgivningsdatum
2023-09-25