Gå direkt till innehållet
  1. Böcker
  2. E-böcker & ljudböcker

Amez

110 kr
Lägsta pris på PriceRunner

Amez dihardute, nondik edo handik, liburu hau osatzen duten hogeita bat narrazioek. Amei buruz,alegia. Baina baita ama izateko edo ez izateko asmo eta pultsioez. Edo ama izateko edo ezizateko modu askotarikoez, kontraesankorrez. Eta ama izateak edo ez izateak berekindakarrenaz, edo berekin daramanaz, kasu batean zein bestean akaso betiko…Horietaz guztietaz dihardute Goiatz Labandibarren narrazio indartsuok. Eta baita ere,jakina, amaren estatusa ematen duten seme-alabez, eta haiekiko harreman eta kontraesanez.Emakumeen bizimodua (ez emakumearena, ez inolako arketipoarena) dute ardatznagusi kontakizunok, eta ama izatea edo ez izatea gune-guneko bizikizun bihurtzen den une horribegiratzen diote bereziki.Askotarikoak dira, era berean, erregistroak. Ironiatsu doaz ale batzuk, kronika kutsukoakdira beste zenbait, ez dira bakanak gogoetan edota emakume zein garai zehatzen historianmurgiltzen direnak…Guztiek dute, baina, literatur asmo bat eta bera: pertsonaien kontzientzian arakatzea, etairakurlea eramatea haien ekintza eta jokabideen arrazoibideetan barrena, jakin-minaren eskutik.Eta helburua lortzen dute, zinez.

ISBN
9788498687187
Språk
spanska
Utgivningsdatum
2022-02-14